martes, 18 de junio de 2013

Mariasun landa

Haur eta gazte literatura lantzen duen idazlea da. Jaso dituen literatura sarien artean, honako hauek aipa daitezke: 1982ko Haur Literaturako Lizardi saria, Txan Fantasma ipuinagatik, 1991ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Alex lanarenagatik, eta 2003ko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, Krokodiloa ohe azpian ipuinagatik. 2004an, Hiritar Merezimenduaren Domina eman zion Donostiako Udalak, eta Errenteriako Hiriko Domina ere jaso zuen, hiri horretako udalaren eskutik, literaturan egin duen ibilbidearen eta lanaren aitorpentzat. 2007an Jakiunde elkarteko kide izendatu zuten. 2011n Dabilen Elea Saria jaso zuen Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartearen eskutik. Asun Balzola lagunak, esaterako, haren liburu asko ilustratu ditu. Filosofia ikasketak egin zituen Parisen. OHOko irakasle gisa eta Eusko Jaurlaritzako IRALE programan jardun ondoren, EHUn irakasle da gaur egun.Hona hemen Mariasun Landaren beste zenbait liburu: Amets uhinak (1982), Kaskarintxo (1982), Elixabete lehoi domatzailea (1983),Partxela (1984)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada